2019ko maiatzaren 10ean Abantail-en batzar orokorra egin genuen gure instalazio berriak izango direnetan, Garaia Berrikuntza Polotik mugitu gabe.
Bileraren hasieran, urteko proiektu adierazgarrienak aurkeztu ziren; bertan, produktuaren konfigurazioari aplikatutako teknologia berritzaileak dituzten proiektu berriak ikusi ahal izan ziren.
Aurkezpenak amaitutakoan, batzarrari formalki hasiera eman, eta urteko kontuak eta 2018ko ekitaldiaren kudeaketa onartu ziren; era berean, 2019ko kudeaketa planaren berri eman zitzaion kolektibo osoari.