Estatuko Siemens-en Rulestream softwarea banatuko dugu, eskariaren araberako ingeniaritza-automatizazioko proiektuetarako.
RULESTREAM irtenbideen portfoliora gehituz, ABANTAILek bultzada eman ahal izango dio estatu barruan hazteko eta hedatzeko asmoari. Eta ABANTAILek eskariaren araberako ingeniaritza-automatizazioko proiektuetan eskarmentu handia izatea onuragarria izango da RULESTREAM ezin hobeki ezartzeko.
Produktu pertsonalizatua duten enpresetan, RULESTREAM ezarriz automatizatu egiten da prozesu komertzialaren eskaintzaren sorrera, baita ingeniaritzako lana ere, batez ere bulego teknikoaren diseinuari dagokionez. Hala, produktibitatea nabarmen handitzen da eta dokumentazio teknikoa entregatzeko epeak murrizten dira. Horrez gain, dokumentazio horren kalitatea eta fidagarritasuna handitzen dira (3D modeloak, 2D planoak, material-zerrendak, prozesuaren dokumentazioa…), ezagutza formalizatzen da, errutinazko zeregina errepikakorrak ezabatzen dira eta abar.
ABANTAILen arrakasta-kasu ugariek agerian uzten duten moduan, eskaintza eta eskari-entrega prozesuetan konfiguratzaileak erabiliz gero, ingeniaritzan asteetako edo egunetako lana izan ohi zena ordutan edo minututan egin daiteke. RULESTREAM da denbora horiek eta umotze-aldi horiek drastikoki murrizteko konponbidea.
SIEMENS teknologia taldea mundu-mailan liderra da, eta bikaintasun teknologikoa, berrikuntza, kalitatea, fidagarritasuna eta nazioartekotzea direla-eta nabarmendu da bere 165 urte baino gehiagoko ibilbidean. Konpainia 200 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta elektrifikazio, automatizazio eta digitalizazio eremuetan gauzatzen du haren jarduna. Testuinguru horretan kokatzen da SIEMENS PLM SOFTWARE, produktuaren bizitza-zikloa kudeatzeko eta fabrikazio-eragiketak kudeatzeko softwarearen hornitzailea, mundu-osoan liderra.