Arrakasta “Nola saldu eta produzitu gehiago, kostu gutxiagoren truke? 4.0 industria ekipamendu-ondasunei aplikatuta” jardunaldian.
Abantail eta Planning Manufacturing enpresek antolatutako lan-jardunaldi hau apirilaren 25ean izan zen, Abrako Itsas Klubean (Getxo), eta, bertan, ekipamendu-ondasunen sektoreko enpresek azaldu zuten zer abantaila lortu dituzten euren negozio-eremuan Industria teknologiak aplikatzean. Lointek, CAF Power Automation,Vicinay eta beste hainbat enpresek abantaila ugari lortu dituzte, digitalizazio-prozesua burutu ondoren, hala nola eskaintzak aurkezteko gaitasuna, aldaketei aurre egiteko malgutasuna eta produktibitatea hobetzea da. Enpresa horiek haien arrakastaren xehetasunak azaldu dituzte ISEAko zuzendari-gerenteak, 4.0 industrian aditua den Mikel Orobengoak abiarazitako ekitaldi honetan.
“Nola saldu eta produzitu gehiago, kostu gutxiagoren truke? 4.0 industria ekipamendu-ondasunei aplikatuta” izenburupean, jardunaldiak hainbat aditu bildu ditu, besteak beste:Sonia Ortubai Abantail konpainiaren gerentea; Planning Manufacturing-eko CEO den Carlos Bayona; Planning Manufacturing proiektuetako zuzendaria, David Loidi; Unai Bujanda, Abantail konpainiako negozio-garapeneko burua; Lointek konpainiaren sistemetako zuzendaria, Iñigo Zárate; Vicinay Cadenas-eko Supply Chain managerra, Unai Mandaluniz eta CAF Power & Automation enpresako salmenta-aurreko ingeniaria, Iker Baró. Hitzaldietan eta ondorengo mahai-inguruan, hainbat gai landu dituzte; esaterako, “ingeniaritza-ezagutzaren automatizazioari” nola heldu eta zer etekin atera diezaioketen horri sektore ezberdinetako enpresek. Halaber, hizlariek azaldu dute, konfiguratzaileen bitartez, posible dela “produktu pertsonalizatu bat seriean diseinatzea” eta abantailak ere lortzea, hala nola ezagutza eskuratzea (pertsonek enpresan garatzen duten ezagutza metatua sistematizatuz eta gordez), munduko toki ezberdinetatik informazioa azkartasunez eskuratzeko aukera, produktu-aldagaien ahalmena handitzea kostuak igo gabe eta ezagutza metatua estandarizatzea. Gainera, tresna horiei esker, eskaintzak prestatzeko prozesuak azkartu, eta bulego teknikoaren lan-zama murritz daiteke, negoziorako balio handiagoa duten beste zeregin batzuez arduratzeko aukera izan dezan.
Gainera, “ekoizpenaren, hornikuntzen eta azpikontratazioaren plangintza eta kontrola hobetzeko teknologia digitalen adibide praktikoak” ere aurkeztu ziren. Eredu horiek modu grafikoan erakutsi dute enpresako eta kanpoko sistemen informazioaren ikuspegi orokor eta xehatu batek erabakitzeko prozesuak hobetzea ahalbidetzen duela. Jardunaldiak, gainera, “teknologia horiek gure enpresan ezartzeak izan dezakeen inpaktu ekonomikoa eta horiek ezartzea bideragarria den nola ebaluatu” jorratu du, eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela negozio-eremu guztiek parte hartzea.
Horrez gain, CAF Power Automation eta Vicinay konpainiek arrakasta-adibideak aurkeztu dituzte, eta enpresako eremu askotan digitalizazio-proiektuen ezarpenarekin lortu dituzten abantailen berri eman.
Hitzaldien ostean, Carmen Larrakoetxea kazetariak mahai-ingurua moderatu du, eta bertaratutako 50 pertsona baino gehiagoek galderak egiteko eta zalantzak eta esperientziak hizlariekin partekatzeko aukera izan zuten.
Jardunaldiari amaiera emateko, Euskal Enpresarien Zirkuluaren zuzendari nagusiak,Enrique Portocarrero jaunak, hartu du parte, eta berrikuntzetan barneratzera animatu ditu entzuleak. «Eraldaketa berrikuntza da, eta guk hartutako erabakia izan daiteke edo beste norbaitek inposatutakoa; har diezaiogun aurrea eta gurea izan dadila erabakia», azpimarratu du.