KONFIGURAZIOA

ARAZO HAU DAUKAZU?

Proposamen pertsonalizatuak egin beharra dela-eta, enpresa askok arazoak ditu eskaintzak edo ingenieritza garapenak egiteko erantzun-denboran. Hala gertatzen zaizu zuri ere? Zure bulego teknikoaren erantzun-denborak arindu behar dituzu? Produktu pertsonalizatuen eskariak itogune bihurtzen dira zure bulegoan?

ABANTAILEK IRTENBIDEA EMATEN DIZU

Abantailek eskarmentu handia du ingeniaritza eskaeraren arabera atuomatizatzeko proiektuetan (ETO: engineer-to-order), eta bulego teknikoen gaitasun produktiboa nabarmen handitzea lortzen du.

Gure esperientzia zabalari esker, eguneroko zeregin ugari automatizatzea lortzen dugu; horrenbestez, gure bezeroek proiektu gehiagori eta handiagoei ekiteko ahalmen handiagoa izatea lortzen dugu.

icono nuevo grande
abantail diseno adaptativo pensar configurador

ZERGATIK egin
AUTOMATIZATZEAREN ALDEKO APUSTUA
KONFIGURATZAILE bat ezarriz?

4.0 Industriaren bitartez digitalizazio betean gaude, pertsonalizazio masiboaren aroan. Horiek horrela, bezeroek produktu pertsonalizatuak behar dituzte, baina epea, kostua eta kalitatea serieko ekoizpenaren antzekoa izanik.

ZURE ENPRESAREN PRODUKTUAREN ALDAKORTASUNA AZTERTUZ, diseinu-jardunbide egokienak hautatuz eta konfiguratzailea ezarriz, bulego teknikoaren prozesua automatizatzea lortuko duzu. Helburua da merkatuaren egoera aldakorretara egokitutako produktu eta irtenbideak, hots, neurrirako produktuak lortzea.

abantail diseno adaptativo configurador

Zer da konfiguratzaile bat?

Konfiguratzaileak eskaera-zikloko diseinatzeko prozesua eta eskaintza sortzeko prozesua automatizatzen ditu.

Konfiguratzailea NEURRIRAKO PRODUKTUAK ESKAINTZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO SOFTWARE bat da.

Konfiguratzailea automatizazioaren gidari bihurtzen da, eta ezagutza biltegiratu eta ustiatzeko aukera ematen du, produktuaren geometriak, estandarrak eta murrizketak baliatuz. Hala, adituenganako mendekotasuna ahalik eta gehien murrizten da.

abantail-konfiguratzailea

ABANTAILAK

abantail-diseno-adaptativo-tiempo

Diseinu-denborak eta entrega-epeak
murrizten dira

abantail-diseno-adaptativo-experto

Adituenganako mendekotasuna
txikiagoa da. Ezagutza
gordetzen da.

iconos abantail 2

Produktuari buruzko ikuspegi bakarra dute guztiek.

icono medida

Produktu pertsonalizatu oso lehiakorrak
eskain daitezke.

abantail-diseno-adaptativo-accesible

Eskaintzak prestatzeko epea murrizten da.

iconos abantail 4

Asmakeriak eta inprobisazioa ekiditen dira.

iconos abantail 1

Denbora handiagoa eman daiteke
diseinu berritzailean.

icono coste 2

Produktuaren aldaerak gehitzeko gaitasuna hartzen da,
kosturik handitu gabe

icono estrageia

Industria-lehiakortasunerako funtsezko estrategiari
buruzko ezagutza ezin hobea lortzen da.

abantail diseno adaptativo mejores documentos

Kalitate handiagoko dokumentuak sortzen dira bezeroentzat.

icono conocimiento abantail

Egiten  jakitea
eta ezagutza formalizatzen dira.

icono comercial

Eskaintza komertzialen arrakasta-ratioa
handitzen da.

KONFIGURATZAILE TEKNIKOA

Engineering benefits

abantail diseno adaptativo grafico configuracion tecnica 1

KONFIGURATZAILE TEKNIKOAK DISEINU-PROZESUA AUTOMATIZATZEN DU (eskaeraprozesuaren barruan produktua pertsonalizatzea), baita DOKUMENTAZIO TEKNIKOA SORTZEKO PROZESUA ere.

Hauek dira KONFIGURATZAILE TEKNIKOAREN abantaila nagusiak: nabarmen murrizten dira entrega-epeak, kostua txikitzen da ingeniaritza-taldeak ordu gutxiago behar dituelako, dokumentazio teknikoaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzen da, produktuari dagokionez adituenganako mendekotasuna ezabatzen da, eta asmakeria eta inprobisazio teknikoak ere desagertzen dira.

Konfiguratzaile teknikoaren bidez, neurrirako dokumentazio automatizatua lortzen da: 3D modeloak, 2D planoak, material-zerrendak (BoM), fabrikazio-ibilbideak, kontrol-gamak, jaulkipenei buruzko agiriak eta hainbat formatutako dokumentazioa (Word, Excel, PDF, DWG, eta abar).

Gure konfiguratzaileak erabat integratuta dauka merkatuko fabrikatzaile nagusien CAD, ERP, PLM, PDF eta CRM sistemekin: CATIA, SOLID EDGE, NX, SOLID WORKS, SAP, BAAN eta abar.

KONFIGURATZAILE KOMERTZIALA

KONFIGURATZAILE KOMERTZIALAK ESKAINTZA SORTZEKO PROZESUA AUTOMATIZATZEN DU; hala, aurrekontu zehatzagoak eta osoagoak sor daitezke, denbora txikiagoan eta akatsik gabe.

KONFIGURATZAILE KOMERTZIALAren abantaila nagusia da produktuak konfigura daitezkeela, eta automatikoki aurrekontu zehatzak lortu, edonon zaudela ere.

Eskaintza sortzeko prozesuan zehar, konfiguratzaile komertzialak automatikoki kalkulatzen du prezioa, sartu diren aldagai tekniko (tamaina, pisua, eta abar) eta komertzial  (deskontuak, tarifak, eta abar) guztiak kontuan harturik.

Ezarriz gero, asko errazten da nazioartean hedatzeko prozesua. Sare komertzial guztiak eta banaketa-kanalak autonomiaz dihardute beti, eta eskuragarri dagoen informazio berrienarekin. Komertzial edo banatzaile bakoitzari kasuan kasurako pertsonalizatutako tarifak eta deskontuak aplikatzen zaizkie.

Konfiguratzaile komertzialaren bidez, neurrirako dokumentazio automatizatua lortuko dugu: proposamen komertziala, produktuaren fitxa tekniko pertsonalizatua, 3D modeloak, 2D planoak, material-egiturak (BoM) eta hainbat formatutako agiriak (word, excel, pdf, dwg, eta abar).

Konfiguratzaileak erabateko integrazioa dute merkatuko fabrikatzaile nagusien CAD, ERP, PLM, PDF eta CRM sistemekin: CATIA, SOLID EDGE, NX, SOLID WORKS, SAP, BAAN eta abar.

Sales benefits

 

abantail diseno adaptativo grafico configurador comercial 2