Hasieratik, Abantailek CoDI konfiguratzailearekin garatu du bere negozioa. 2004. urtera arte IKERLAN teknologia-zentroak garatu zuen produktua, eta urte hartatik aurrera, Abantail produktua garatzen joan da eta funtzionaltasun berriak gehitu dizkio. Konfiguratzaileak merkatuaren aldaketa etengabeetara egokitzen laguntzen die gure bezeroei. Izan ere, aldaketak azkar ezartzeak eta produktuari buruzko ikuspegi bakarra izateak egokitzeko gaitasun handia ematen dute.
CoDI produktu/prozesu konfiguratzaileak ezagutza tekniko guztia jasotzen duenez, automatizazioaren buru bihurtzen da.
Horregatik, CoDIk eskaintzen duen egokitzapen-ahalmenari esker, askoz errazagoa da nazioarteko merkatuetara hedatzea. Produktu edo prozesu bakoitza tokian tokiko kasuistikara egokitu daiteke. Hala, CoDIk gure bezeroetako askori lidergoari eusten lagundu die, hainbat alor eta sektoretan.
CoDI DA ESKARIAREN ARABERAKO INGENIARITZA-PROZESUA EGI BIHURTUKO DUEN SOFTWAREA
Diseinu-denborak eta entrega-epeak murrizten dira. Ezagutza gordetzen da.
Denbora handiagoa eman daiteke diseinu berritzailean.
Produktuari buruzko ikuspegi bakarra dute guztiek.
Irtenbide uniformeak.
Asmakeriak eta inprobisazioa ekiditen dira.
Produktu pertsonalizatu oso lehiakorrak eskain daitezke.
Eskaintzak prestatzeko epea murrizten da.
Adituenganako mendekotasuna txikiagoa da.
Eduki eta kalitate handiagoko eskaintzak egin daitezke.
Arrakasta-ratio handiagoa lortzen da.