Bost fasetan laburbiltzen dugu gure metodologia. Abantailek proiektu-zikloaren fase guztiak kudea ditzake; hala, erabiltzeko prest dauden proiektuak eskaintzen ditugu.
PRODUKTU-PROZESU AHOLKULARITZA
Diagnostikoa
PRODUKTU/PROZESU DIAGNOSTIKOAN enpresan dauden produktu, sistema eta tresnak aztertzen dira: arauak, estandarrak, estandarizatzeko aukera, eta abar. Konfiguratzailea ezarri aurretik, enpresak zer-nolako errentagarritasuna lor dezaken aztertzen eta ebaluatzen dugu.
Arrazionalizazioa
PRODUKTU/PROZESU ARRAZIONALIZAZIOA, enpresan produktuari buruz dagoen ezagutza xehetasunez aztertu eta erauztean datza. Enpresaren historia aztertuko dugu, arauak, estandarrak, murrizketak eta abar jasotzeko, eta, hala, produktuaren aldagai berriak automatikoki sortzean berrerabil daitezkeen irtenbide teknikoak zehazteko.
Formalizazioa
EZARPENA
TRESNA EZARTZEA, baita enpresaren beste sistema guztiekin bateratzeko beharrezkoak diren interfazeak ere.
Abantailek PRESTAKUNTZA-ZERBITZUAK ditu, gure bezeroek autonomiaz erabil ditzaten ezarritako tresnak; hala, produktu berriak sartu, aldaketak egin eta horiek aplika ditzakete, ezarritako sistema ETENGABE HOBETZEKO.
SALDU OSTEAN
Saldu osteko laguntza
Abantailen, saldu osteko zerbitzu sorta osoa eskaintzen dugu GURE BEZEROEN ARRAKASTA bermatzeko. Horiek horrela, konfiguratzaileen hazkunde naturala bermatzen dugu, eta merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzeko laguntza ematen diegu gure bezeroei. Gure lantalde tekniko adituak zalantza guztiak argituko ditu, eta konfiguratzailea ustiatzean ager litezkeen gorabehera guztiak konponduko ditu, urrutitik nahiz bertatik lagunduz.