ABANTAIL GARA

2004tik erreferentzia gara Espainiako merkatuan eskariaren araberako ingeniaritza-prozesua automatizatzeari dagokionez.

MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako bat gara, eta Ingeniaritza eta Industria Zerbitzuen Dibisio barruan dihardugu. MONDRAGON Espainiako enpresa-talde garrantzitsuenetakoa da, eta Euskadiko lehena ere bada: 260 erakunde baino gehiago, 4.500 ikasletik gora dituen unibertsitate bat, 2.200 pertsona baino gehiago biltzen dituzten I+G arloko 15 zentro eta Berrikuntza Polo bat hartzen ditu barne. Guztira, 83.000 pertsona biltzen ditu taldeak, eta 13.989 milioi euroko salmentak ditu.

Abantail 2004an sortu zen, IKERLAN Teknologia Zentroaren spin-off gisa, LKS aholkularitza-enpresarekin elkarlanean. Enpresa horin bitartez, 12 urtetik gorako eskarmentua jaso zuen oinordetzan, bai eskariaren araberako ingeniaritza-prozesua automatizatzeko proiektuetan (IKERLAN), bai enpresen lehiakortasuna hobetzeko aholkularitzan.

Siemens PLMrekin duen aliantzari esker, 2017. urtetik aurrera RuleStream konfiguratzailea Abantailen irtenbide-portfolioan sartu da esklusiboki.

Abantail, bere konpromiso solidarioa eta gizarte-erantzukizuna dela eta, aktiboki aritzen da Mundukide Fundazioarekin elkarlanean.

Think smart, be adaptive!