Komunikazioa funtsezkoa da aurrera egiten jarraitzeko.
HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko Ideienea gune berrian ospatu zen MONDRAGON Corporationeko komunikazio foroa, K-Foroaren edizio berria.
Jardunaldi interesgarria izan zen, funtsezko gaiak jorratu ziren, hala nola kooperatibetako komunikazioaren balioa, bideoaren aukera berriak eta adimen artifizial sortzailearen eragina gaur egungo inguruneetan.
Ideia freskoekin itzuli ginen, lotura berriekin eta lankidetzan aritzea ere komunikatzea delako ziurtasunarekin; elkarrekin aurrera egiten laguntzen diguten urrats txikiekin.
Eskerrik asko Javier Marcos, Iban Garate Garmendia eta talde osoari holako jarduerak antolatzeagatik!
