ABANTAIL, EUSKADI IRRATIKO «FAKTORIA» IRRATSAIOAN

Atzo, irailak 5, Unai Bujanda, Abantail-en saltzailea, Euskadi Irratiko «Faktoria» irratsaioan elkarrizketatu zuten.

Faktoria albiste-, analisi-, gaurkotasun- eta entretenimendu-saioa da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara ematen dena Euskadi Irratian, EITB taldeko irrati-etxean.

Elkarrizketan, Unai Bujandak zera azaldu zuen: konfiguratzaileen bidezko eskaintzaren eta eskariaren prozesuaren automatizazioa, dokumentuak automatikoki eskuratzea, 3D, planoak eta eskaera eta ekoizteko behar den guzti-guztia.

Gure arrazionalizazio-metodoari esker, bere soluzio teknikoak barne, Europako eskaeraren araberako ingeniaritza-prozesuaren automatizazioan erreferentzia-zentroa da Abantail.

Compartir:
Ver todas las noticias