Inspira STEAM, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituen proiektu aitzindaria da.
Ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia % 26,4ra jaisten da
Eta hemen jarriko du Abantail-ek bere harri koskorra: Sonia Ortubaik, Abantail-eko zuzendari kudeatzaileak, aholkulari gisa parte hartuko du Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan.
Aholkulariak proiektu honen bihotza dira, beren egunerokotasuna hurbiltzen baitiete umeei, eskola-orduetan emandako 6 lansaioren bitartez. Denak dira zientzialariak eta teknologoak, eta esparru ezberdinetan jarduten dute: hezkuntza, enpresa, ikerketa, kudeaketa, etab.
Deustuko Unibertsitateak sustatzen du Inspira STEAM proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin Euskadin, Edenway eta Universitat Rovira i Virgili Katalunian, CIONET Madrilen, UCA eta UJA Andaluzian, Universida de Vigo Galizian, Oviedoko Unibertsitatea Asturiasen eta hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), Rocheren, Barcelona Activaren, Donostiako Udalaren, Silkeren, HP Foundationaren eta BBKren laguntzarekin.