2023ko maiatzaren 12an Abantail-ren Ohiko Batzar Orokorra ospatu genuen.
Aurten ere, Abantaileko kooperatibista eta langile guztien batzar bateratuaz gozatu genuen. Baita ere, Marijo Pagaldai MISE Dibisioko zuzendari nagusia gurekin izan genuen.
Batzarraren hasieran, urteko proiektu adierazgarrienak aurkeztu ziren. Bertan, gure produktu-konfiguratzaileen inguruan ezarritako berrikuntzak eta Mendix aplikazio-garatzaile berria ezagutzeko aukera izan zen.
Bileran, 2022ko ekitaldiko kudeaketa eta urteko kontuak onartu ziren, baita, 2023ko kudeaketa-plana aurkeztu zitzaion talde osoari.