Joan den ostiralean urteko unerik garrantzitsuenetako bat ospatu genuen Abantailen: Batzar Orokorra.
Hitzordua Otalora-n izan zen eta 2024ko nondik norakoak aurkezteko aukera izan genuen, non aurreikusitako helburuak gainditu ditugu, bai diru-sarrerei dagokienez eta bai pertsonei dagokienez ere, emaitza bikainak lortuz gainera.
Horrez gain, 2025eko gure kudeaketa-plan berriak dakartzan asmo handiko helburuak izan genituen hizpide.
Bestalde, MONDRAGON Corporation eredu kooperatiboarekin dugun konpromisoa indartzeko aukera izan genuen ere, eredu hau baita elkarrekin egiteko eta hazteko dugun oinarria.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!