Aurreko ostiralean, maiatzak 15, Abantail S.Coop-eko Batzar Nagusia ospatu genuen, kooperatibaren eboluzioaren, lortutako emaitzen eta datozen erronken inguruan hitz egiteko, ilusio eta erantzunkizun handiz datorren etorkizun bati aurre egiteko prest gaudela ondorioztatuz.
2025 balantzeak norabide egokian lan egiten gaudela baieztatu zuen. Enpresak handitzen jarraitzen du; proiektuak finkatuz, harremanak indartuz eta erronka berriak oinarri sakonago batekin aurre eginez.
Batzarrean zehar, hazkundearen eragile handienetako batean jarri genuen fokua: pertsonak. Gure taldea talentu gaztez handitzen jarraitzen dugu, profesionalak eta konprometituak diren pertsonak taldera batuz. Gainera, elkartasun eta hurbiltasun ingurune bat izaten jarraitzen dugu, gure identitatea berretsiz.
Guzti hau, kooperatibismoaren baloreak bizirik mantenduz egiten dugu Mondragon Korporazioko kooperatiba izanik; parte-hartzea, konpromesu soziala eta garapen kolektiboa oinarri izanda.
Abantail osatzen duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu bidea posible egiteagatik. Erronka berriz beteriko etorkizun bat dator eta Abantailen prest gaude datorrenari aurre egiteko.
Abantailen inguruan:
Abantail S.Coop enpresa industrialen produktu-prozesu konfiguradoreetan eta ETO (Engineer To Order) soluzioetan espezializatuta dagoen kooperatiba teknologikoa da. Gainera, low-code zerbitzuak eskeintzen ditu Mendix programaren bitartez enpresen barne-prozesuak optimizatuz.
Siemens-en partner teknologiko eta Mondragon Korporazioko partaide izanik, Abantailek enpresen automatizazio prozesua bultzatzen du; teknologia, berrikuntza eta idustria-ezagutzaren bitartez.