Bideberri da INNOBASQUE ren proiektu berria ETEei eraldatzen laguntzeko.
Metodologia kontrastatua sortzea du helburu, edozein enpresa txiki edo ertainek eraldaketa egin bere negozio-ereduetan eta honela bere lehiakortasuna eta emaitzak gehitzeko. Hainbat sektoretakoak diren AB Laboratorios, Abantail, Apel, Bombaiworks, La Salve, Lazpiur, Nuuk eta RKL Integral enpresez gain, proiektuak badu Innobasqueko bazkide diren zenbait erakunderen laguntza, adituak baitira digitalizatzea eta teknologia berriak ustiatzen: Ayla Searching, Klap, LKS Next, Minsait (Indra taldea), Obeto Banpro, OPE Consultores, Tecnalia eta Vicomtech, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza eta IESE Business School-eko espezialista bat.
Negozio-ereduetan berrikuntza egitea aukera handia da ETEek beren errentagarritasuna hobetzeko eta lehiakortasuna areagotzeko. Hori egiteko gakoa enpresa bezeroarengana orientatzea da, digitalizatzeak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz.