CAF MiiRa eta Abantailen arteko lankidetza akordioa

Enpresa biek lankidetza-akordioa sinatu dute Abantailen CoDI konfiguratzaile teknikoa ezartzeko.

CAF MiiRAk, trenbide-sektoreko erreferentziazko enpresak, bere bezeroei errodadurarako eta trenen konexiorako irtenbide integralen merkatuko sortarik zabal eta malguena eman ez ezik, mantentze-lanak, birgaikuntza eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkie, beti ere produktuen bizitza baliagarria luzatze aldera.

CAF MiiRAk sortzen dituen irtenbideak erantzun arinak eta aurreratuak dira, bezero eta proiektu bakoitzarentzako ad-hoc garatuak. Teknologia altuko produktuak eta kalitate handiko ingeniaritza-zerbitzuak, “State of the art” delako diseinu-, ekoizpen-, saiakuntza-prozesuak behatu eta kudeatzen dituztenak.

Egokitzeko gaitasun hori automatizatzeko erronkaren aurrean, CAF MiiRAk bere konfiantza osoa jarri du MONDRAGON Korporaziokoa den Abantailengan, eskaeraren araberako ingeniaritza-automatizazioko proiektuetan eskarmentuko handiko enpresarengan.

 

Enpresa biek proiektu honetan aurre egin behar dioten erronka da produktua/prozesua  arrazionalizatzea hura Abantailen CoDI konfiguratzaile teknikoan ezartzeko.

Akordio honekin, Abantailek eta CAF MiiRAk etorkizuneko konpromisoa sinatu dute.

 

Compartir:
Ver todas las noticias