“Ekintzailetza eta finantziazio aukera berriak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko formula berriak” izenburupean, lau mahai-inguru eta hiru hitzaldi eskaini zituen jardunaldiak. Saio horietan, enpresagintzaren arloko profesional eta aditu nabarmenek ekintzailetza- eta finantziazio-eredu berriei buruzko gogoetak ekarri zituzten mahai gainera.
Enpresa-azokaren bigarren zatian, emakume ekintzaileen egoerari buruz hitz egin zen, eta horretarako, Abantaileko Sonia Ortubaik eta Miren Lauzirikak (EmakumeEkin) zer esperientzia eta aukera izan dituzten partekatu eta azaldu zuten.