Abantail, MSI eta LKS Next “MONDRAGON Services: Digital Factory” markarekin batera joan ziren Be Digital-Biemh azokara, Bilbon, ekainaren 3tik 7ra bitartean.
Aurten ere Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa teknologia digitalen aplikazio industrialera eta makina-erremintara zuzendutako azokan izan da. Industria digitalean zerbitzuak ematen dituzten alorreko hiru kooperatibek (Abantail, MSI eta LKS Next) proposamen bateratua egin zuten “MONDRAGON Services: Digital Factory” markarekin.
Abantailek, azokan zehar, Produktu Konfigurazioarekin eta soluzio berritzaileekin lotutako hainbat soluzio aurkeztu dituzte; hala nola, MENDIX, low-code SIEMENS Digital Industries Software plataforma. Gainera, Unai Bujandak Speakers Corner-ean, Konfigurazioa, digitalizazioa jatorria, aurkeztu zuen, non produktu-prozesu konfiguratzailearekin lortzen diren onurak erakutsi zizkigun.
Interkooperazioa
Abantail, LKS Next y MSI Grupo enpresek 850 langunetik gora dituzte eta euskal talde teknologiko handiena eta estatuko handienetako bat sortzen dute.
Abantail, LKS Next y MSI Grupo empresek 850 langunetik gora dituzte eta euskal talde teknologiko handiena era esatuko handienetako bat sortzen dute, 80 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Gainera, hiru kooperatibek beren partner teknologiko garrantzitsuenetako batzuen laguntza dute, hala nola Mendix de Siemens, AWS, Toolsgroup edo Fortinetena, besteak beste.