INGETEK enpresa erreferentea da eraikinetako instalazio elektromekanikoak erregulatzeko eta kontrolatzeko ekipoak eta sistemak diseinatzen eta instalatzen.
Aholkularitza-lan nabarmena eginez, INGETEKek zehatz-mehatz aztertzen ditu eraikinaren ezaugarriak proiektu bakoitzean, eta ondoren konponbide egokienak proposatzen ditu.
Gaur egun, aholkularitzako azterketa lanaren zati bat automatizatu nahi du; zehazki, eskema elektrikoak egitearekin lotutakoa.
Horretarako, Abantail-en esku jarri da INGETEK, CoDI konfiguratzailea ezarri eta markatuta dituen onurak lortu ahal izateko: besteak beste, produktibitatea handitzea, dokumentazio fidagarriagoa lortzea eta konponbideak estandarizatzea.
Abantail-ek eskarmentu handia du eskaripeko ingeniaritza prozesuen automatizazio digitalerako proiektuetan, eta MONDRAGON Korporazioko enpresetako bat da.
Akordioaren bidez, Abantail-ek eta INGETEKek etorkizunari begirako konpromisoa sinatu dute.