LEGE OHARRA

01. Sarrera

Dokumentu honetan ezartzen dira ABANTAIL S.COOP.ek Interneten duen ABANTAIL.COM webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak. WEB honetara sartzeko, aurrena erabiltzaileak irakurri eta onartu behar ditu klausula hauetan jasotako zehazpenak, baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpeak eta gainerako lege-oharrak.

Doakoa da WEB honetarako sartzea eta ez da aurrez harpidetu edo erregistratu behar hura bistaratzeko.. Beste WEB batzuekiko loturarik bada, eta erabiltzaileak horiek erabiltzen baditu, erabiltzeko baldintza orokor hauek betez jardun beharko du eta aipatu WEBguneek ezarritako baldintza zehatzak ere bete beharko ditu, halakorik ezarriz gero. Berariaz debekatuta daude baimendutakoaz besteko erabilera guztiak.

 

02. Web honetako titularraren nortasuna

Hauek dira WEB honen arduradunaren identifikazio-datuak:

ABANTAIL KOOP. ELKARTEA., IFZ- F20839551 zenbakia duena, Polo de Innovación GARAIA, Goiru kalea 7, 20500 Arrasate-Mondragón Gipuzkoa helbidea duena, Kooperatiba Erregistroan 2008.0.032 zenbakiarekin inskribatua dagoena 01-07-2008, eta hemen inskribatua: “Euskadiko Kooperatiben Erregistroa,  2165 folioa, 1 idazpena”.

 

03. Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Zerbitzuen hornitzaile den heinean, ABANTAIL S.COOP.ek nahitaez eman behar ditu WEB honetan eskainitako zerbitzuak, eraginkortasunez bermatu behar du erabiltzailearekin izan ditzakeen komunikazioak isilpekoak direla, eta erreklamaziorik egiten bazaio, erantzuna eman beharko dio. WEB honek ez du bisitarien datu pertsonalik ez jasotzen, ez biltegiratzen, salbu eta erabiltzaileak berak haren borondatez eman ez baditu.
  2. ABANTAIL S.COOP.ek eskubidea du edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe WEB honetan edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioa aldatu eta eguneratzeko. Hala ere, erabiltzailea jakinaren gainean jartzeko ahaleginak egingo ditu, inguruabarrek hala ahalbidetzen  badiote.
  3. Erabiltzailea izango da WEBgunerako sarbidearen eta bertan jasotako informazioari emandako erabileraren erantzule bakarra. A
  4. ABANTAIL SCOOPek ez du erantzukizunik bere gain hartuko, informaziora sartu eta hura erabiltzeagatik ondorio, kalte edo galerarik gertatzen bada, salbu eta haren eskumenak hertsiki baliatzeko bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduerek eragin badituzte. ABANTAIL SCOOPek ez ditu eskainitako informazioak edo zerbitzuak bermatzen, ez zuzenean ez zeharka; salbuespen dira aplikatu beharreko legeak betetzeko eman behar diren bermeak, edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean berariaz deskribatu direnak. ABANTAIL S.COOP.ek ez du bermatzen hirugarren batzuek emandako edukirik, halakorik izanez gero, eta ez du bermatzen emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza, egokia edo komenigarria izango denik erabiltzaileek edo beste edonork eman nahi dion xederako.

 

04. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Une oro, erabiltzaileak legez erabili beharko ditu WEB honetako zerbitzuak, indarrean den legeriaren arabera, ABANTAIL S.COOP.en jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
  2. Erabiltzaileak ez du egingo, ABANTAIL SCOOPek haren esku jartzen dituen zerbitzuak erabiliko edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen ekintzak burutzeko. Ez du WEBaren funtzionamendu ona eragotziko, ez du inolako arazo teknikorik eragingo, eta ez du informatika-birusen bat izan dezakeen edo WEB partzialki edo osorik hondatu, oztopatu edo eten dezakeen elementurik transferituko. Horrez gain, ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoa kontrolatuko edo aldatuko.

 

05. Webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetik  eta erantzukizunetik salbuestea

1.- ABANTAIL S.COOP.ek ez du bermatzen WEBgune hau eta haren zerbitzuak erabilgarri egongo direnik eta horien funtzionamendua eten egingo ez denik.

Hortaz, ez du hartuko erantzukizunik, kalte-galerarik suertatzen bada WEBgunea eta haren zerbitzuak erabilgarri ez daudelako edo horien funtzionamendua eten delako.

Nolanahi ere den, ABANTAIL S.COOP.ek ahalegin handienak egingo ditu WEB hau etenik gabe egon dadin erabilgarri.

2.- ABANTAIL S.COOP.ek erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasunerako sistemak, hirugarren batzuk ez daitezen haietara sartu. (ABANTAIL S.COOP.en pribatutasun politika). ABANTAIL S.COOP.ek ezarri beharreko segurtasun-neurri guztiak ezarri ditu, bai teknikoak bai antolamenduaren arlokoak, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

Ildo horretan, sozietateak ez du erantzukizunik hartuko, kalte-galerarik eragin bada horiek argitara atera direlako.

3.- ABANTAIL SCOOPek neurri egoki guztiak ezarri ditu alor horretan segurtasuna bermatzeko, baina ez du kontrolatzen, ez eta bermatzen ere, WEB-orri honetako edukietan birusik edo beste elementurik ez dagoenik, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatikoan biltegiratutako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeenik.

ABANTAIL SCOOPek ez du bere gain erantzukizunik hartuko edukietan birusen bat egoteagatik edozein motako kalte-galerarik eragiten bada, edo sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan, eta abar aldaketarik eragiten bada.

4.- ABANTAIL SCOOPek ez du bermatzen WEBerako sarbidean edo bertan jasotako edukietan akatsik egongo ez denik; horregatik, erabiltzaileak atariaren fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo nabigatzean sortutako itxaropen faltsuei buruzko erantzukizunetatik libre uzten du ABANTAIL SCOOP.

 

06. Jabetza intelektuala

ABANTAIL SCOOP da WEB honen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztien titularra, baita bertan jasotako elementu guztiena ere, salbu eta edukiz hornitzeko ABANTAILekin dagokion kontratua sinatu duten beste enpresa batzuenak ez badira eta jabetza intelektual eta industrialaren arloko estatuko eta nazioarteko arauen babespean ez badaude. Konpainiak baino ezin ditzake erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta eraldatzeko eskubideak baliatu.

ABANTAIL SCOOP da WEB honetako diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ABANTAIL SCOOPen bereizgarri edo logoen, markoen, iragarki-banden, softwarearen eta haren kode, iturburu eta objektuen eta abarren titularra, eta berak soilik ditu horiek legez ustiatzeko eskubideak. WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ezta eskuratutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzurik sortu ere.

Erabiltzaileari haren erabilera pertsonalerako bistara eta deskarga ditzake soilik, ez erabilera komertzialerako, eta ezingo du baimen hori hirugarren pertsona edo erakunde batzuetara hedatu. Erabiltzaileak guztiz debekatuta du WEB honetan eta edukietan hala nola esteketan (edo loturetan) eta antzekoetan aldaketak egitea.

ABANTAIL SCOOPek bereziki zainduko du WEB honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak edo difamaziozkoak ez izatea eta indarkeriarik ez sustatzea. Halaber, ahaleginak egingo ditu erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen inguruabarrik ez egoteko.

 

07. Estekak edo loturak

Ezingo da beste WEB bat atariarekin estekatu, ABANTAIL SCOOPek e aurrez eta berariaz horretarako baimena eman ezean.

WEB-orri honetan ABANTAIL S.COOP.ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBgune batzuetara eramaten duen estekarik badago, sozietateak adierazten du ez duela atari edo WEBgune horien gaineko kontrolik, eta ez dela haietan jasotako edukien erantzule. WEB honetan jasotako estekak informazio-erreferentzia gisa eskaintzen dira soilik, eta ez dute adierazten haien edukiei, jabeei edo eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuei buruzko iritzirik.

Nolanahi ere, ABANTAIL SCOOPek ez du hirugarren horiek emandako zerbitzuen gaineko erantzukizunik hartuko, edonolako erreklamazioak egiten bazaizkie edo zerbitzu horiei buruzko salaketarik jartzen bada.

 

08. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Espainiako legeriak arautzen ditu erabili eta nabigatzeko baldintza orokor hauek eta erabiltzailearen eta ABANTAIL SCOOPen arteko harreman oro.

Baldintza orokor hauen edo bertan jasotako edukien ondorioz edo erabiltzailearen eta ABANTAIL SCOOPen arteko harremanaren ondorioz auzirik suertatzen bada, alderdi biek berariaz uko egingo diote legokiekeen beste edozein foruri eta Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien jurisdikzio eta eskumenei men egingo diete soilik.