Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioak hileroko zuzendaritza-batzordea egin du SARETEKNIKAren instalazioetan.
Gaur, 2018ko martxoak 7, MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioko gerenteek, zuzendaritza-batzordea egiteaz gainera, SARETEKNIKAk Etxebarrin (Bizkaia) duen logistika-biltegia bisitatu dute. Etxetresna elektrikoen, berogailuen eta klimatizazio-gailuen konponketan enpresa liderra da SARETEKNIKA. ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu duen sare nazional bakarra da, eta 500 teknikari baino gehiago ditu.