MONDRAGON Engineering & Business Solutions-en lehorreratzea Bartzelonako Advanced Factories azokan.
MONDRAGON Engineering & Business Solutions izenarekin, Abantail, LKS Next eta MSI Group enpresok Advanced Factories azokan izan gara.
Lehen aldia da dibisioko hiru enpresok bateratu egiten garela MONDRAGON Engineering & Business Solutions izenpean.
Azokan, produktuaren konfigurazioari buruzko ezagutzak azaldu dira, hala nola, low-code bezalako eremu berrietako soluzioak, Manufacturing Analytics plataformaren bidez industrien ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzeko tresnekin. Halaber, Supply Chain eta intralogistika automatizatu eta adimenduna digitalizatzeko proposamenak erakusteko aukera izan zen. Baita ere, zibersegurtasun industrialean dituen konpetentziak ikstarazteko aukera izan da.
Erakustaldian, hainbat esperientzia praktiko eta bisual aurkeztu ziren, enpresei eraldaketa digitala lortzen laguntzeko helburuarekin. Siemens Rulestream eta Mendix low-code konfiguratzaileen erakustaldi bat, Supply Chainen heldutasun digitala ebaluatzeko tresna bat eta datuak atzemateko frogagailu bat izan genituen Advaced Factories-en. Ekimen horiek guztiak azokako parte-hartzaile guztientzat eskuragarri egon ziren.