Be Digital: ekitaldi zirraragarria , inspirazioz betea MONDRAGON Engineering & Business Solutions-entzat.
MONDRAGON Engineering & Business Solutions izenarekin, Abantail, LKS Next eta MSI Group enpresok Be Digital azokan izan gara. Dibisioko 3 koperatibak aurkezpen bakarra osatzen dugun bigarren aldia izan da.
Azokan, produktu eta soluzio berritzaileen konfigurazioarekin lotutako hainbat irtenbide aurkeztu dira, hala nola low-code-aren erabilera, eta Manufacturing Analytics plataformaren bidez hainbat industriatan produkzioaren eraginkortasuna handitzeko hainbat tresna. Gainera, Supply Chain digitalizatzeko eta intralogistika-sistema automatizatu eta inteligenteak ezartzeko gure proposamenak erakusteko aukera izan dugu. Azken hau, gaur egun gero eta garrantzitsuagoa baita.
Azokan, hainbat erakustaldi praktiko eta bisual aurkeztu ziren, Siemens Rulestream konfiguratzailearen aurkezpena eta Mendix low-code tresna. Halaber, Supply Chain heldutasun digitala ebaluatzeko tresna bat erakutsi zen. Baita ere, datuak biltzeko tresnaren erakusketa egin zen. Ekimen horiek azokako parte-hartzaile guztientzat eskuragarri egon ziren, enpresei eraldaketa digitalaren prozesuan laguntza eskaintzeko asmoz.
Eskerrik asko ekitaldi honetan lagundu gaituzuen guztioi, eta eskerrik asko hau posible egiteagatik. Plazer handia izan da zuek ezagutzea eta gure irtenbide teknologikoak zuekin partekatzea.
Ezin izan zara azokara joan eta informazioa nahi duzu?