SER20 ETA ABANTAIL ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA

Bi konpainien arteko lankidetza-hitzarmena Siemens-en Rulestream konfiguratzailea ezartzeko.

Servicios de Reposición 20, SER20, enpresa Lliçà de Vall-en (Bartzelona) kokatuta dago, eta suteen kontrako ekipoen eta presurizazio-ekipoen fabrikazioan, banaketan eta muntaketan erreferente izan nahi du.

SER20 enpresak hasiera-hasieratik aitortu du premiazkoa dela haren lehia-inguruko eraldatze digitalera egokitzea.

Eraldatze-prozesu horretan, SER20 enpresak eskariaren araberako ingeniaritza-automatizazioko proiektuetan esperientzia zabala duen MONDRAGON Korporazioko Abantail enpresan konfiantza osoa jarri du..

Siemens-en RuleStream konfiguratzailearen ezarpenari esker, SER20 enpresak bezeroaren eskarietara egokitutako merkataritza-proposamen hobeak eta osoagoak egingo ditu, eta fabrikazio-planoen sorrera automatizatuko du gainera.

Hitzarmenaren bidez, Abantail eta SER20 enpresek etorkizunerako konpromisoa sinatu dute.

Compartir:
Ver todas las noticias