Siemens PLM Software-k Rulestream produktuaren konfiguratzaileko «Smart Expert Partner» gisa aitortu du Abantail. Eskaripeko ingeniaritza (ETO) automatizatzeko produktu-prozesuaren konfiguratzaile bat da Rulestream.
Smart Expert programaren bidez, tresna erabiltzeko gaitasun aurreratuak erakutsi dituzten eta bezeroek baliozkotutako konponbideak dituzten banatzaileak aitortzen dira. Alderdi horretan, produktu-prozesuaren konfigurazioaren munduan eskarmentu eta gaikuntza-maila handia duelako hartu dute aintzat Abantail.
Abantail-en harro gaude lortutako aitorpenagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Siemens PLM Software-ko lantalde osoari, haien elkarlanagatik eta eman diguten laguntzagatik. Ongi dakigu Abantail osatzen duen lantalde osoaren eguneroko ahaleginaren eta konpromisoaren emaitza dela aitorpen hori.