Zorioneko gaude! Abantail “Teknologiako ETE onenaren” kategorian izendatu dute.
Gure enpresa, Abantail, “2018ko Vodafone-Deia Innovation Sarietako” hautagai izendatu dute, “Teknologiako ETE onenaren” kategoriaren barruan.
Sariok Deia egunkariak eta Vodafonek antolatu dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Innobasquen —Berrikuntzaren Euskal Agentziaren— laguntzarekin, eta urriaren 3an, asteazkenean, emango dira 19:30ean, Guggenheim Bilbao Museoan.
Poz handia eman digu sari hauetarako hautagai izateak, arlo teknologikoan eginiko lana aditzera ematen baitu.
Guggenheim Museoan elkar ikusiko dugu!