Komunikazio eta marketin arloko kooperatibetako ehundik gora profesional elkartu dira Arantzazuko Gandiaga Topagunean, K-Foroaren seigarren edizioan.
Hiru gai tematikoren bueltan egituratu da aurtengo K-Foroa. Aurrenekoan, ‘MONDRAGON: Irekiera, inpaktoa eta komunikazioa’, izenburupean MONDRAGON markaren gizarte-pertzepzioa izan da aztergai. Gestiker-eko Aitor Urkijok aurreneko aurkezpen bat egin du eta ondoren mahai ingurua egin dute Dani Alvarez kazetariak zuzenduta. Bertan izan dira, hurrenez hurren, Leire Mugerza (Eroski), Ivan Marten (Orkestra), Joseba Barandiaran (Laboral Kutxa) eta Nerea Aranguren (Danobatgroup).

Saioak iruzkin eta protagonisten ekarpen oso interesgarriak izan zituen. Aitor Urquijok MONDRAGON markari buruzko txosten baten aurkezpenarekin eman zion hasiera saioari, eta honakoa adierazi zuen: “gaur MONDRAGONek uste baino askoz gehiago komunikatzen du. Eta ondo komunikatzen du gainera, gizarteak MONDRAGON erakunde ezberdintzat hartzen baitu, asmo, bokazio eta balio bereizgarriekin “, ziurtatu zuen Gestikerreko ordezkariak.
Bea Laskurain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aholkulariak Adimen Artifizialari eta horrek marketin eta komunikazio arloan dituen aplikazioei buruzko hitzaldia eskaini zuen, eta José Luis Martín Ovejerok hitzik gabeko komunikazioari buruzko hitzaldi batekin eman zion amaiera jardunaldiari. “Gizakiak hitzik gabeko 10 komunikazio-kanal ere baditu”, esan zuen Martín Ovejerok hitzaldiaren hasieran.