Bi konpainien arteko lankidetza-hitzarmena, Siemens markako Rulestrean konfiguratzailea ezartzeko.
INDAR, enpresa aitzindaria da makina elektriko birakarien diseinuan eta fabrikazioan: sorgailuak, motorrak eta bonba murgilgarriak. 825 pertsonatik gorako taldea du, eta liderra da lan egiten duen negozioetan (energia-sorkuntza, ur-bulkada eta ontzi-propultsioa), haren jarduera-sektoreetako multinazional handiekin lehiatuz.
Diseinatzeaz eta fabrikatzeaz aparte, zerbitzu integrala eskaintzen du proiektuetan: sektorearen ezagutza osoa, aholkularitza, garapen teknologikoa, prestakuntza eta proiektua eskura ematea. INDAR konpainiaren filosofiak oinarritzat du bezeroarekiko lankidetza, eta, horri esker, haren produktuek bereizgarri dute eraginkortasunik handiena, sendotasuna eta diseinuen malgutasuna/moldagarritasuna.
INDAR konpainiaren Ingeteam Korporazioaren barruan dago, eta haren arrakastaren gakoetako bat da, produktu guztiak baldintza guztietara egokitzeko gai dela, eta, hortaz, bezeroaren eta merkatuaren beharretara egokitutako eskaintza pertsonalizatuak egiteko.
Egokitzeko gaitasun hori automatizatzeko erronkari aurre egiteko lanean, INDAR konpainiak Abantail enpresan jarri du konfiantza, eskariaren araberako ingeniaritzako automatizazio-proiektuetan esperientzia handia duen MONDRAGON Korporazioko enpresa, alegia.
Proiektu honetan, enpresa biek aurre egin beharko diote Siemens-en RuleStream konfiguratzailean produktu/prozesu arrazionalizazioa txertatu eta konfiguratzaile komertzial gisa ustiatzeko erronkari..
Hitzarmenaren bidez, Abantail eta INDAR enpresek etorkizuneko konpromisoa sinatu dute.