Gandiaga Topaguneko Oteiza aretoan, Arantzazun, egin zen K-Foroaren, MONDRAGONeko Komunikazio Foroaren, edizio berrira joan ginen.
Bertan Korporazioko kooperatibetako komunikazio eta marketineko ehun bat profesional elkartu ginen.
Aurkezpen, eztabaida eta iruzkin interesgarrien artean igaro genuen goiza: marka, komunikazio-estrategia, komunikabideekiko harremana, marketina eta adimen artifizial sortzaileaz aritu ziren. Javier Marcos MONDRAGONeko Komunikazio zuzendariak gidatu zuen topaketa.
Leire Mugerzaren hitzaldian komunikazioaren kudeaketa proaktiboago baten aldeko apustua egin zuen. “Barrualdera eta kanpoaldera proiekzio handiagoa izan behar dugu. Gure kolektiboarekin eta kanpoko publikoarekin konektatzeko, bestela beste batzuek hartuko dute gure espazioa”.
Leire Mugerzak Taldeko kooperatibetako Komunikazio eta Marketin sailetan lan egiten duten profesionalen lana goraipatu zuen. “Gure erakundeetako komunikazio-profesionalak oso garrantzitsuak zarete. Baina guztion lana da komunikazioa lantzea. Balio diferentziala transmititu egin behar dugu, eta guztion esku dago. Komunikazio-estrategia oso garrantzitsua izango da datozen urteetan”.
KOMUNIKAZIOAREN BALIO ESTRATEGIKOA
José Manuel Velascok, liderren prestatzaile eta coach-ak eta komunikazio estrategikoan adituak, komunikazioaren balio estrategikoari buruzko hitzaldi bat eskaini zigun. “Mesfidantzazko ingurune batean bizi gara, eta komunikazioa konplexuagoa eta sofistikatuagoa da. Konfiantza sortzea funtsezkoa da, eta are gehiago enpresa munduan. Gaitasuna, sinesgarritasuna eta prestatutako bozeramaileak dira komunikazio on baterako antidotoa”, ziurtatu zuen Velascok.
ADIMEN ARTIFIZIAL SORTZAILEA
Azkenik, Mondragon Unibertsitateko Eli Garciak Adimen Artifizialeeko hainbat tresna erakutsi zituen modu oso praktikoan, etorkizunean kazetarien, marketineko zuzendarien eta enpresetako komunikazio zuzendarien lana erraztuko dutenak. “2023ra arte adimen artifiziala ia es zegoen komunikazioaren eta marketinaren esparruan. Orain haien presentzia kudeatu behar dugu, eta gure kopilotua balitz bezala egin behar dugu”.