Sonia Ortubairi elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan.
Atzo, urriak 9, Sonia Ortubairi, Abantailko Gerenteari, elkarrizketa egin zioten Euskal Irratiko Mezularia irratsaioan, Made in Basque Country atalean.
Mezularia gaurkotasun-, entretenimendu- eta albiste-saioa da, Ainhoa Etxebestek eta Eider Bilbaok aurkezten dutena, eta astelehenetik ostiralera entzun daiteke 18:00etatik 20:00etara Euskadi Irratian, EITB taldeko irratia.
Elkarrizketan, Sonia Ortubaik Abantailen historia azaldu zuen, hainbat urteko lanaren eta berrikuntzaren ondoren, Abantail estatuko merkatuan eskaeraren araberako ingeniaritza-prozesuaren automatizazioko erreferentziazko enpresa, gure bezeroek 4.0 Industriarako nahiago duten bazkide, bihurtzera eraman duen bidea.
Diseinu-prozesuan produktu-konfiguratzaile bat ezartzeak dituen abantailak azaldu eta gero, Orona igogailuak enpresaren arrakasta-kasua xehatu zuen.
Oronak mota guztietako igogailuak saldu eta ekoizten ditu; urtean 600 milioi euro inguruko fakturazioa du, eta 4.500 langile ditu. Igogailu horietariko bakoitza erabat pertsonalizatua da, eta Abantailek duela urte askotatik lan egiten du masako pertsonalizazioaren (mass customization) erronka errealitate bihurtzeko.
Elkarrizketa entzuteko, sakatu hemen.