Bi konpainien lankidetza-akordioa Siemens Rulestream konfiguratzailea ezartzeko..
NECO, TIVOLY taldeko enpresetako bat da eta 15 lantegi baino gehiagotan dago Espainian, Erresuma Batuan, Mexikon, Estatu Batuetan, Txinan eta Frantzian; 100 milioi euro inguru fakturatzen ditu eta 700 langile inguru ditu.
Talde industrial honen bokazioa ebakitzeko tresnak diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzea da, baita horiekin zerikusia duten produktuak eta zerbitzuak ere. Fabrikazio eta mantentze-lanetako profesionalentzako tresnak dira, baita artisauentzako eta partikularrentzako ere. Nazioan eta nazioartean merkaturatzen ditu bere produktuak eta zerbitzuak.
Taldearen estrategia hiru arlo nagusitan garatzen da: hedapen geografikoa, fabrikazioko bikaintasuna eta sormena eta berrikuntza.
Diseinu-prozesua automatizatzeko erronka duenez, NECOk Abantailen jarri du bere konfiantza, esperientzia handia baitu eskariaren araberako ingeniaritzako automatizazio proiektuak egiten, eta MONDRAGON Korporaziokoa da.
Enpresa biek proiektu honekin duten erronka da produktuaren/prozesuaren ezagutza ezartzea Siemens Rulestream konfiguratzailean. Konfiguratzailea ezartzeari esker, bulego teknikoko eta komertzialeko diseinu-prozesua automatizatu egingo da eta NECOk urrats bat gehiago emango du 4.0. industrian.
Akordio honekin Abantailek eta NECOk etorkizuneko konpromisoa sinatu dute.
Lankidetza-akordioa konfiguratzaile tekniko bat sortzeko Siemensen Rulestream ezartzearen bidez.