Abantailek eta Siemensek banaketa akordio berri bat sinatu dute.
Atsegin handiz jakinarazten dizuegu banaketa-akordio berri bat sinatu dugula Siemensekin Mendix merkaturatzeko, merkatuko liderra den Low-Code tresna. Horrek Mendixen hazkundea azkartuko du merkatuan, eta enpresen eraldaketarako tresna berritzaileen eskaintzan dugun posizioa indartuko du.
Mendix Siemens Digital Industries Software-ren Low-Code plataforma da. Aplikazio bisualak sortzeko sistema arin eta erraza. Ez dago kodea garatu beharrik; elementuak arrastatu eta askatu egiten dira pantailei, datuei eta logikari forma emateko. Horrela, edonork aplikazioak azkarrago eta baliabide gutxiagorekin garatu, integratu eta zabaldu ahal izango ditu.
Akordio horri esker, konponbide arin eta osoak eskain dakizkioke merkatuari, enpresek eraldaketa digitala bizkortzen lagunduz. Aldi berean, Siemensekin dugun harremana indartzen du, Mendix Siemensen porfoliotik merkaturatuko dugun bigarren produktua baita, RuleStreamekin batera..