Pribatutasun-politika honen helburua da WEBGUNEAREN erabiltzaileari datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa ematea eta dituen eskubideak jakinaraztea.
ABANTAIL, S. COOP.ek bermatzen du datu pertsonalak babesteari buruzko egungo araudia betetzen dela. Era berean, ABANTAILek adierazten du Gizartearen Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzen duela.
“Harremanetarako” eta “Lan-eskaintzak” fitxen atal bakoitzean izartxo (*) batekin adierazitako eremuak derrigorrez bete behar dira. Eremu horietan eskatutako informazioa betetzen ez bada, baliteke eskainitako zerbitzuak eman ezin izatea.
Erabiltzaileak ziurtatzen du eremuetan emandako informazioa egiazkoa eta zehatza dela. Halaber, erabiltzaileak hitzematen du aipatutako informazioa eguneratuta mantenduko duela eta egon daitezkeen aldaketen berri emango diola ABANTAILi.
Horretarako gaituta dagoen “Onartu” botoiari sakatzean, erabiltzaileak baimena ematen du haren datu pertsonalak ondorengo helburuetarako tratatzeko.
Pribatutasun-politikaren gaineko zalantzarik izanez gero, erabiltzailea ABANTAILekin harremanetan jar daiteke, 943712560 telefono-zenbakian edo contacto@abantail.com helbide elektronikoan..
Arduraduna
ABANTAIL, S. COOP enpresa da WEBGUNE honen bidez biltzen diren datuak tratatzearen arduraduna.
ABANTAIL sozietateak Garaia Teknologia Parkea, Goiru Kalea, 7, 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa) helbidean du egoitza, eta F20839551 IFZ zenbakia dauka. Gurekin harremanetan jar zaitezke 943.712.560 telefono-zenbakian edo contacto@abantail.com helbide elektronikoan..
Helburuak
- Harremanetan jartzea: “Harremanetarako” atalean agertzen diren eremuak betetzean eta “Onartu” botoiari sakatzean, erabiltzaileak baimena ematen du haren datu pertsonalak tratatzeko, erabiltzaileak atal horretan egindako kontsultei erantzute aldera.
- Lan-eskaintzak: “Lan-eskaintzak” atalean agertzen diren eremuak betetzean eta “Onartu” botoiari sakatzean, erabiltzaileak baimena ematen du haren datu pertsonalak tratatzeko, ABANTAILek abiarazitako hautaketa-prozesuetan izena eman duten hautagaiak kudeatze aldera.
- Merkataritza-azterketak: erabiltzaileak baimena ematen du haren datu pertsonalak tratatzeko, informazio komertziala bidali eta merkataritza-azterketak egite aldera. Ez badugu baimenik lortzen edo etorkizunean baimena atzera botako balitz, ezingo dugu gure produktuei buruzko jakinarazpen komertzialik bidali.
Legezkotasuna
Hona hemen erabiltzaileek emandako datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duten oinarri juridikoak:
- Harremanetan jartzea: ABANTAILren zilegizko interesa “Harremanetarako” atalean egindako kontsultei erantzuteko.
- Lan-eskaintzak: interesdunak emandako baimena hautaketa-prozesuetan inskribatzean.
- Merkataritza-azterketak: interesdunak emandako baimena.
Hartzaileak
ABANTAILek ez die erabiltzaileengatik jasotako datu pertsonalak hirugarrenei lagako, ezta Europar Batasunetik kanpoko hirugarrenei nazioarteko datu-transferentziarik igorriko ere.
ABANTAILi zerbitzu ematean interesdunen datu pertsonalak eskura ditzaketen hirugarrenek zerbitzu-kontratuak sinatu dituzte ABANTAILekin, eta dagozkion segurtasun-neurriak ezarri ere bai, datuak babesteko arloan aplika daitekeen legeria betez.
Datuen kategoria
Biltzen diren datu pertsonalak identifikaziorako dira:
- Izen-abizenak
- Enpresa
- Kargua
- Telefonoa
- Helbide elektronikoa
- CV (lan-eskaintzen kasuan soilik)
Gordetzeko epea
Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak epe hauetan gordeko dira:
- Harremanetan jartzea: kontsultari erantzuteko beharrezkoa den epea.
- Lan-eskaintzak: hautaketa-prozesua irekita dagoen bitartean, eta behin prozesua amaituta, urtebeteko epeaz.
- Merkataritza-azterketak: erabiltzaileak emandako datuak alderdien arteko merkataritza-harremanak iraun bitartean gordeko dira, baldin eta erabiltzaileak ez badu baimena atzera botatzen.
Aipatutako epeak iraungitzean, ABANTAILek datuak behar bezala blokeatuta mantenduko ditu, aplikaziozko legeriak eskatzen duen epeaz.
Erabiltzaileen eskubideak
Erabiltzaileak eskubidea du ABANTAILi eskatzeko emandako datu pertsonalak eskuratzeko, horiei kontra egiteko, zuzentzeko eta ezabatzeko, edota horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko, baita horiek eramateko ere. Halaber, erabiltzaileak eskubidea du baimena edozein unetan atzera botatzeko.
Aipatutako eskubideak gauzatzeko, jakinarazpena bidali behar da marketing@abantail.com helbide elektronikora, eta izen-abizenak adierazi, NAN edo pasaportearen kopia erantsi eta gauzatu nahi den eskubidea azaldu.
ABANTAILek araudia betetzen ez duela pentsatuz gero, erabiltzailea gurekin harremanetan jar daiteke, marketing@abantail.com helbide elektronikoan, eta baita eskudun autoritatearen aurrean erreklamazioa aurkeztu ere.
Segurtasun-neurriak
ABANTAILek neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartzen ditu, emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe erabili eta lapurtzen direla ekiditeko, betiere kontuan izanik teknologiaren garapena, neurri horiek aplikatzearen kostuak, tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburua eta arriskuak gertatzeko aukera eta eskubide eta askatasunentzat duten larritasun-maila.
Edonola ere, ABANTAILek aplikatutako segurtasun-neurriek honako hauek bermatu eta barne hartzen dituzte:
- tratamendurako sistemak eta zerbitzuak konfidentzialak, osatuak, irisgarriak eta iraunkorrak direla bermatzeko gaitasuna;
- datu pertsonalen eskuragarritasuna eta sarbidea azkar berreskuratzeko gaitasuna, gertakari fisiko edo teknikoren bat balego;
- neurri teknikoen eta antolakuntzazkoen eraginkortasuna egiaztatzeko, baloratzeko eta ebaluatzeko prozesua, tratamenduaren segurtasuna ziurtatzeko.
Cookieak
Erabiltzaileak WEBGUNEAN sartzean agertzen den leiho gainerakor baten bidez baimena eman ondoren, ABANTAILek datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak (“cookieak”) erabiltzen ditu.
Erabiltzaileak Cookie-politikari buruzko informazio gehiago lor dezake esteka honetan: https://abantail.com/eu/cookie-politika/