Bi konpainien lankidetza-akordioa, konfiguratzailea teknikoa garatzeko, Siemens Rulestream implantazioaren bitartez.
ZERMATT da merkatuko ontzi malguen hornitzaile nagusietakoa. Irtenbide apartak garatzen eta fabrikatzen ditu packaging malguan, bezero bakoitzarentzako pertsonalizatuak, eta merkatu berrietan aukerak garatzen ditu biltzeko plastikozko ontzien fabrikazio-prozesuak berritzeari esker.
Packagingak pertsonalizatzeko gaitasuna automatizatzeko erronka zuenez, ZERMATTek Abantailen jarri du bere konfiantza, esperientzia handia baitu eskariaren arabera ingeniaritza automatizatzen, eta MONDRAGON Korporaziokoa da.
Proiektu honekin bi enpresek duten erronka da Rulestream konfiguratzailea ezartzea eta hor sartzea produktuari eta prozesuari buruzko know-how eta ezagutza guztia, euskarri zentralizatu batean; horri esker, ingeniaritza prozesua automatizatu egingo da eta eskarien merkaturatzea bizkortu ere bai. Honi esker, sistema indartsua eta bizkorra izango dute.
Akordio honekin Abantailek eta ZERMATTek etorkizunerako konpromisoa sinatu dute.