Global Innovation Day 2018 euskal berrikuntzaren hitzordu garrantzitsua da, eta 600 euskal enpresa baino gehiago izan ditu, horien artean Abantail ere egon delarik.
Euskadiko berrikuntzaren ekitaldia ospatu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera eman zion Innobasque-ren batzarrari, eta, bertan, Javier García Sedanok, OPTIMITIVEren zuzendari nagusiak, eta Sonia Ortubaik, gure zuzendariak, Global Innovation Day 2018 egunean gertatutakoa laburbildu zieten bertaratutakoei.
Euskadik berrikuntzaren alde egiten du. Beharrezkoa da enpresak berritzaileak izatea, hazten jarraitzeko eta ongizatea sortzen duen lurralde lehiakorra izaten jarraitzeko. Gure herrialdean, hamar biztanle bakoitzeko, ETE bat dago. Haien biziraupena berrikuntzan oinarritzen duten 200.000 enpresa ertain eta txiki, alegia. Testuinguru horren baitan, Innobasque-k ETEei dedikatu zien Global Innovation Day ekitaldia, Euskadiko berrikuntzaren erakusleihoa, Donostian, 2018ko ekainaren 13an egin zena lehenbizikoz.
Global Innovation Day ekitaldiak helburu izan du ETEei egungo egoerarako erantzunak ematea, haien uneko arazo eta beharrei irtenbideak eskainiz; baina, horrez gain, haien etorkizuna bermatuko duen erronka berriei aurre egiteko inspirazioa ere eman nahi izan die.
Konferentziek, eztabaidek eta topaguneek aukera eman zuten Euskadik berrikuntzan duen egungo egoera ezagutzeko eta beste esperientzietatik ikasteko. Alabaina, nola jakin dezakete ETEek zer eremutan berritu behar duten? Global Innovation Day ekitaldiak tailerrak ere eskaini zituen, enpresei haien behar zehatzak antzematen laguntzeko eta zer irtenbide berritzaile aplikatu, nola aplikatu eta berrikuntzarako bidean zer eragilek babes ditzaketen erakusteko.
Berrikuntzari buruzko Innobasque Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) errealitatea aztertzen du, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Berrikuntzaren egoera aztertzen du, eta Europakoarekin erkatu, nazioarteko estatistiketan oinarrituz. Analisi kuantitatibo horiek Basque Innovation Perception (BIP) azterketarekin osatzen dira: euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko iritzien gaineko azterlana. ZTBESko eta Innobasque-ren bazkide diren erakundeetako (Abantail, besteak beste) 250 profesional baino gehiagoren aditu-iritzia jasotzen du azterlanak.